Blog-ean parte hartu, mintzatu, beste egile batzuk ezagutu...

Honen inguruan

Internet en el Aula I Kongresu Nazionalak eragin birtuala izan zuen sarean, ikasgelan IKTak erabiltzean interesatuta dagoen hezkuntza-komunitatearen topagune bihurtu baitzen. Horri jarraitasuna emateko asmoz, IKTak protagonista nagusitzat dituzten hezkuntza-praktika onak hartu eta emateko zein haiek ezagutzera emateko sortu zen webgune hau.

educ@conTIC

educ@conTIC Programak biltzen dituen ekintzen artean, red.es, Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioarekin, Industria eta Turismo Ministerioarekin eta Autonomia Erkidegoarekin batera, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) Hezkuntzan barneratzen laguntzeko ekintzak ari gara burutzen, ikastetxeetan azpiegitura ezartzea, kalitatezko eduki digitalak garatzea, hezkuntza objektu digitalak berritzea, irakasleak trebatzeko hezkuntza-materialak egitea, besteak beste. Ekintza horiek guztiak unibertsitatekoak ez diren erregimen orokorreko diru publikoarekin finantzatutako ikastetxeetan eta erregimen berezikoetan, irakasleak trebatzeko ikastetxeetan eta irakasleak eratzeko unibertsitateetan erabiltzeko egin dira.

Red.es

Red.es Enpresa Erakunde Publikoaren xedea, Industria, Turismo eta Merkataritzako Ministerioari atxikitakoa Telekomunikazioen Estatuko Idazkaritzaren bitartez, Informazioko Gizartearentzat,  gure herrialdean telekomunikazioak eta informazioko gizartea garatzen laguntzea da.

Red.es-en funtzioak abenduaren 29ko 14/2000 Legearen 55 artikuluan ezarri dira legez, apirilaren 24ko 11/1998 Legearen Seigarren Xedapen Osagarria aldatzen duena, Telekomunikazioen Orokorra, azaroaren 3ko Telekomunikazioen 32/2003 Lege Orokorraren Xedapen indargabetzailearen indarrean jarria.

Plan Avanza2

Plan Avanza Informazioko eta Ezagutzako Gizartearen barruan Espainia lehentasuneko egoeran jartzeko, haren ekoizpen ekonomikoa eta hiritar guztien ongizatea hobetzeko diseinatu zen. Arrakasta horren ondorioz, Gobernuak Plan Avanza2 jarri du martxan, eta haren helburu nagusia gure herrialdearen ekonomia hobetzen laguntzea da, IKT-en erabilera intentsiboaren eta orokorraren bitartez. Arreta berezia emango zaio, gainera, iraunkortasuna eta energia lortzen duten proiektuei.

Testuinguru horretan, Avanza2-ren erronka, eskaintzaren dinamizazioa baino gehiago (neurri batean lortu dena) eskaera sustatzea da, eta baita sektore energetikoetan espezializatutako IKT industria sendotzeko garapenaren bultzada aprobetxatzea ere, esfortsu gehienak pyme-etan eginez.

Bost arlotan burutuko dira Avanza2-ren ekimenak:

  • Sektorearen garapena
  • IKT trebatzea
  • Zerbitzu Publiko Digitalak
  • Azpiegitura
  • Konfiantza eta Segurtasuna

listen to us

esteka jarri

Comunidad en Procomún